Hitz egin

eragiteko

Jendeaurrean komunikatzeko ikastaroa

Komunikazio eraginkorra lantzeko
trebakuntza praktikoa enpresa eta erakundeentzat.

Zergatik kostatzen zaigu jendaurrean hitz egitea?

Urduritasunak kontrola kentzen dizu

Ahotsa dardarka, eskuak urduri, burua hutsik.

Mezuak ez du egitura argirik

Ideiak pilatzen dira, baina entzuleak ez daki nondik heldu.

Entzulea deskonektatzen da

Arreta galtzen da eta interesak behera egiten du.

Ez duzu nahi zenuen eragina lortzen

Mezua entzun bai, baina ez du mugiarazten.

Egoera hauek ohikoak dira, eta ez dira gaitasun faltaren ondorio. 

Jendaurrean komunikatzea lantzen den trebetasuna da.

 

Zer eskaintzen dizugu?

Jendaurreko komunikazio trebakuntza praktikoa enpresentzat, euskaraz

Hizlarin, jendaurrean komunikatzeko tresna zehatz eta aplikagarriak lantzen ditugu. Ez teoria hutsa, baizik eta praktika gidatua, feedback zuzena eta egoera errealetan oinarritutako lana.

Mezuaren egituraketa, ahozko teknikak eta gorputz hizkuntza lantzen ditugu, segurtasuna irabazteko eta entzuleengan benetako eragina sortzeko. 

Nori zuzenduta dago ikastaroa?

Jendaurrean komunikatu behar duen edonorentzat

Hizlari, jendeaurrean kommunkatzeko ikastaroa, bereziki interesgarriada  ondorengo sektoreetan: 

Zer ikasiko duzu?

Programaren eduki nagusiak

1. Mezuaren egituraketa

Nola antolatzen da trebakuntza?

Formatu malguak, behar bakoitzera egokituak​

Oinarrizko trebakuntza

10 ordu

Sakondu eta landu

17 ordu

Zure beharretara egokitu

Neurrira

Moldatu daiteke: 

*Lehenengo saioan ez dago jende mugarik; tailerretarako, 10-12 lagun.
Prezioa finkatzeko kontuan hartuko da ikastaroa non egingo den, zenbat egunetan…

Nortzuk gara prestatzaileak?

Esperientziatik eta praktikatik sortutako trebakuntza

Goiatz Arana

Informazio Zientzietan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea), 2002tik Goiena Komunikazio Taldean dihardu lanean. Telebistan egin du ibilbidearen zatirik handiena, aurkezle eta elkarrizketatzaile gisa, zuzeneko saioetan eta askotariko ekitaldietan arituta.

Jendaurrean hitz egitean eta ahozko komunikazioan trebatu da, Manu Marañon, Donostiako Udala eta UEUren eskutik.

Xabier Urtzelai

Informazio Zientzietan lizentziatua (EHU), 2001etik Goiena Komunikazio Taldean ari da lanean. Telebistan eta prentsan aritu da nagusiki, aurkezle, erreportari eta moderatzaile gisa, bai platoan bai jendaurreko ekitaldietan.

Mondragon Unibertsitatean irakasle izan da, eta ahozko komunikazioan eta jendaurrean hitz egitean trebatu da, Manu Marañonen eskutik.

Gure bezeroek zer diote?

“Oso baliagarria izan da. Jendaurrean hitz egiteko funtsezko ideiak garbi geratu zaizkit, kongresuetan aurkezpenak egiteko edota kurtso bat emateko”

OSAKIDETZA

“Gure buruari besteek ikusten gaituzten begiekin begiratzen ikasi behar dugu, eta sinistu!”

OSAKIDETZA

“Gozamena izan da guretzako zaila bezain garrantzitsua dena modu praktikoan ikastea”

OSAKIDETZA

“Mila esker! Plazera izan da zuekin ikastea, sortu duzuen gertuko giro honetan”

OSAKIDETZA

Otalora Lizentziaduna Kalea, 31.

20500 Arrasate,

Gipuzkoa

943 25 05 05

info@hizlari.eus

Harremanetarako

Nahi baduzu zure hitzak entzuleengana iristea, jarri gurekin harremanetan.